Aukeratu erantzun egokiak/ elige las respuestas adecuadas.
Nahi adina aldiz erantzun ahal izango duzu, baina zuzena ez den erantzun bakoitzak zure puntuazioaren portzentaia jaitsiko du/ Puedes responder cuantas veces quieras, pero cada respuesta erronea disminuira el porcentaje de tu puntuacion.
Ulertzen dut galdetegi hau.
Bai
Ez
Hitz ezezagun bat irakurtzen edo entzuten dudanean, gai izaten naiz zer esan nahi duen asmatzeko, testuingurua ezaguna eta argia bada.
Bai
Ez
Oro har ulertzen dut eguneroko berriketetan argi esaten dena, baina egoera errealetan hitz eta esaldi jakin batzuk errepikatzeko eskatu behar izaten dut batzuetan.
Bai
Ez
Konfiantzazko jendearekin ahoz edo telefonoz hitz egin eta eztabaidatu ahal dut gai arruntei buruz, astiro, baina moztu eta nekatu gabe.
Bai
Ez
Test honetako galderak arazorik gabe ulertzen ditut euskaraz.
Bai
Ez
Pasatu diren gauzak edo istorio batzuk kontatu eta komentatu ahal ditut hitz arruntekin eta abiadura normal samarrean, hizkera sinplean, baina errore askorik gabe.
Bai
Ez
Ulertu eta komentatu ahal ditut balorazioak eta iritziak ematen dituzten testu ez oso luzeak (zinema- edo musika-kritikak, iritzi-zutabeak, salaketa-mezuak...).
Bai
Ez
Arazo handiegirik gabe erantzun ahal diot informazio zehatza edo balorazio laburra eskatzen didan mezu bati (nire herrira nola joan, telebistako saio batez zer iritzi dudan, ikaskide bati arazoren bat argitu, irakasleari arazo/zalantza bat planteatu).
Bai
Ez
Hitz egiten dudanean, konturatzen naiz zenbat errore egiten ditudan.
Bai
Ez
Ipuin labur, bertso edo kantuen letra batzuk ulertzen ditut, ezagunak, argiak eta interesekoak badira.
Bai
Ez
Galderak eta informazio-eskaerak idatziz egin ditzaket, ahalegin handiegirik gabe eta zuzentasunagatik gehiegi arduratu gabe (adibidez, euskaltegiko ikastaroen informazioa eta ordutegiak, Interneteko kontu bat nola konfiguratu, denda batekoproduktuen informazioa...).
Bai
Ez
Inguruan, telebistan edo irratian euskara estandarrean (batuan) esaten den guztia ulertu ahal dut, argi hitz egiten bada eta interferentziarik ez badago.
Bai
Ez
Jendearekin euskara batuan hitz egin ahal dut erraztasun handiarekin eta denetik egiteko: gauzak kontatu, eztabaidatu, instrukzioak eman.
Bai
Ez
Badut irakurtzeko hiztegi zabala, baina batzuetan zailtasunak izaten ditut hitz eta esaldi ezohikoagoekin.
Bai
Ez
Telebistako albistegiak edo saio arruntak ulertu eta jarraitu ahal ditut, ahalegin handiegirik gabe.
Bai
Ez
Idatz ditzaket konfiantzazko jendearentzako mezu luze samarrak, gauzak kontatzeko (gertatu den zerbait, istorio edo ipuin luze samar bat...), zerbait azaltzeko (errezeta zail samar bat, gailu bat muntatzeko instrukzioak...); balorazioak egiteko (oporretarako etxe bat gomendatu; film bat, musika edo liburu bat komentatzeko, futbol-partida bat....); edo eztabaidatzeko.
Bai
Ez
Ez dut arazorik izaten nire lanarekin edo interesekin loturiko testu idatzi ia guztiak ulertzeko, oso luzeak edo teknikoak ez badira, behintzat.
Bai
Ez
Leku publikoetan informazioa eskatu, nire arazoak azaldu, izapideak edo kexak aparteko arazorik gabe egin nitzake euskaraz, halaxe egiteko aukera egonez gero, noski.
Bai
Ez
Egunkaria edo Interneteko albistegi arruntak arazo handirik gabe irakurri ahal ditut, eta albisteak, artikuluak eta gainerako testuak arazorik gabe ulertzen ditut testuingurua ezaguna bada.
Bai
Ez
Ez nuke arazorik izango intereseko gaiei buruzko hitzaldi luze samarra edo klase magistrala jarraitzeko.
Bai
Ez
Gai izan naiteke literatura arrunta eta ezaguna (liburuak, olerkiak, bertsoak...) irakurtzeko eta baloratzeko, interesa eta gogoa izanez gero.
Bai
Ez
Oro har ulertu ahal dut hizkera ez-estandarra, oso itxia ez bada, eta ez dut aparteko arazorik izaten jatorrizko hizkera darabilten hiztunekin hitz egiteko.
Bai
Ez
Gai naiz, oro har, hiztegian begiratu gabe eta zuzenketa-premiarik ez izateko moduan idazteko, idatzitakoa oso garrantzitsua edo berezia ez bada, behintzat.
Bai
Ez
Debate formal samar batean gertukoa ez den jendearekin (elkarte batean, udal-batzorde batean, bilera publiko batean...) parte har dezaket, neure ikuspuntua eta argudioak argi eta zehatz azalduz eta besteenak ulertuz eta baloratuz.
Bai
Ez
Ez dut aparteko arazorik izaten azalpen eta deskribapen tekniko samarrak ulertzeko eta emateko, intereseko arloa edo esparru ezaguna bada.
Bai
Ez
Artikulu, mezu edo gutun luze samar eta ondo egituratuan, azal eta argudia dezaket neure ikuspuntua edozein gairen gainean.
Bai
Ez
Gai naiz argot edo lagunarteko hizkuntza eta esamolde idiomatiko asko erabiltzen dituzten filmak, irrati-saioak, antzezlanak, bertsoak edo literatur-lanak ulertzeko.
Bai
Ez
Gai naiz idatzizko ia molde guztiak ulertzeko eta interpretatzeko, baita testu literario nahiz ez-literario abstraktuak, egitura konplexukoak edota lagunarteko hizkuntzan idatzitakoak ere.
Bai
Ez
Gaia nire interesekoa edo ezagutza-esparrukoa bada, eman nezake hitzaldi publiko bat edo unibertsitateko klase bat, ondo eta zuzen hitz eginez eta jendeari gauzak behar bezala komunikatuz.
Bai
Ez
Batere zuzenketa-beharrik gabe hitz egin eta idatz dezaket.