— Zer, azken garagardo bat ez ala? — Ez, ez, ni etxera noa. — Tira, azkena. — Ez, benetan, ipurtzuloraino nago garagardoz.
|
|
Eskaintza onak dituzten hamaika webgune aurki ditzakegu eta benetako pagotxak erosi, baina betiere webgunearen segurtasuna ziurtatuta. Noizbehinka erabiltzen dut, batez ere asteburuetako irteerak erosteko.
|
1983. urtean sortu zuen Fermin Muguruzak bere lehen musika taldea, 20 urte besterik ez zuela: Kortatu. Iñigo Muguruza anaia txikia eta Javier Armendariz Treku izan zituen bidaide lau urte iraun zuen abentura hartan.
|
Behin batean Loiolan erromeria zan, hantxen ikusi nuen neskatxa bat plazan; txoria baino ere arinago dantzan; huraxe bai polita, han politik bazan!
|
Emakumezkoen eta gizonezkoen genitalek arreta berezia eta zainketa espezifikoak behar izaten dituzte, baina jendeak batzuetan ez du jakiten. (...)
|
Arte Ederretako ikasle eta Urretxu eta Zumarragako Urola taldeko futbolari izana, bakarlari, aktore, gidoilari, aurkezle… ezagutu dugu Jon Plazaola (Urretxu, 1982). ETBko hainbat saiotako aurkezlea, ordea, Espainiako Antena 3 kateko Allí abajo telesailari esker bihurtu da ospetsu Espainiako estatu osoan, pare bat hilabetean. Nola eta Sevillan (Andaluzia) Iñaki izeneko euskaldunaren papera jokatuta.
|
Aurkitu duzu Andaluzian euskaldunok telesailekoak bezalakoak garela uste duen jendea? Errespetua topatu dut, andaluziarrek begirune handia digute, eta guk ere gauza bera erakutsi diegu. Guk uste baino antzekotasun gehiago dauzkagu: denoi gustatzen zaigu intentsitatez bizitzea, jaia kalera ateratzea... eta atsegin dugu kanpotik datorren jendea hartu eta geure egitea, gure lagunartean sartu eta erakustea gure ohiturak nondik datozen, gure kultura zergatik den horrelakoa...
|
ZAINDU ZURE OSASUNA JANARIA PRESTATZERAKOAN
|
Euskal abesti esanguratsuenetakoak utzi dizkigu Oskorrik: Euskal Herrian euskaraz zirraragarria, Korrika aho-korapilo dinamikoa, Furra-furra alaia, Ostatuko neskatxaren koplak inarroslea, Aita-semeak kritikoa, Gora ta gora beti kriptikoa, Forjarien kanta aldarrikatzailea, Bizkaiko aberatsak ironikoa… |
Bi emakume, elkarren lagunak, kafea hartzen: - Zer duzu ba? Serio zaude… - Bada, senarra bidali dut bazkaria egiteko patatak erostera; bidean auto batek harrapatu eta hil egin da! - Ez esan!!! Eta zer egin behar duzu orain? - Ez dakit ba. ________________… |
“Zuk euskara praktikoa, norekin?” ekimenaren bidez, 15/16 ikasturteko matrikula bat zozkatuko du AEK-k ikasleek proposatzen dituzten lagun guztien artean. Funtzionamendua oso erreza da. |
Lau gurpildun patinak, gorputza babesteko ekipamendu egokia eta gogoa. Batez ere gogoa. Horiek dira Roller Derbya praktikatu _____________ izan beharrekoak.
|
Abereen batzarra Abereak batzarrean bildu ziren, lehoi zaharra hila zelako eta lehendakari berri bat izendatu behar zutelako. .......................................................................................... — Gure gizartea hobetzeko, igandeetan lan pixka bat egingo dugu.
|
Hainbat komunikabidetan Elgoibarko Udala Reggeatonaren aurka dagoela esan bada ere, berdintasun sailetik esan digute hori ez dela horrela. Emakunderen Beldur Barik programarekin bat egin, eta tabernetara abestien zerrenda bat bidali zuten. Bittori Zabala zinegotziak esan du, Reggeatona ez jartzeko proposamenik ez dutela egin.
|